21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MURILLO EL FRUTO

Langileen plantilla organikoa 2008. urterako

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko azaroaren 30eko bilkuran, langileen 2008ko plantilla organikoa onetsi zuen, ondotik heldu dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 233. eta 236. artikuluetan eta Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 19 eta 20.ean xedatuari jarraikiz. Iragarkia, 2008ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 7an argitaratu ondoan, jendaurrean egon da, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onesten da eta argitara ematen.

FUNTZIONARIOEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %28,16. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %15,36; mailakoa: %12. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: E. Osagarriak: lanpostukoa: %10,56; mailakoa: %15. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

FUNTZIONARIOEN IZENEN ZERRENDA

Izen-deiturak: Horcada López, Roberto. Jaioteguna: 1958ko ekainaren 8a. Kargua: idazkaria. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1984ko otsailaren 1a. Maila: A. Gradua: 4. Osagarria: lanpostukoa: %28,16.

Izen-deiturak: Murillo Fernández, J. Manuel. Jaioteguna: 1960ko otsailaren 16a. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua/diruzaina. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1981eko abuztuaren 1a. D. Gradua: 4. Osagarriak: lanpostukoa: %15,36; mailakoa: %12.

Izen-deiturak: Goñi Goñi, Angel Balbino. Jaioteguna: 1957ko martxoaren 22a. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1992ko uztailaren 1a. Maila: E. Gradua: 3. Osagarriak: lanpostukoa: %10,56; mailakoa: %15.

LAN ESKAINTZA

Aldi baterako lan-kontratudunak

-D mailako administrari bat, udako hilabete batez, lanaldi partzialean.

-Bi sorosle, hiru hilabetez, udal igerilekuetarako.

-Zenbait peoi, lan zehatzetarako, urte osoan.

Murillo el Fruton, 2008ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0801584