21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

FUNES

Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu baterako deialdira onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2008ko urtarrilaren 23an. Hona haren testu osoa:

"2007ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 19an, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu baterako deialdia; haren 5.1 oinarrian xedatutakoarekin bat,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

1. AGUILAR UNDIANO, FRANCISCO JAVIER

2. LASTERRA ORDUNA, JUAN JOSE

3. MARTINEZ ESCUCHURI, ALFONSO GASPAR

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epean behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko erreklamazioak egin ditzaten eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzen ditzaten."

Funesen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0801331