21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Batzordeburutza eskuordetzea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko urtarrilaren 29ko 54/2008 Dekretuaren bitartez,

Erabaki du:

Herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorreko burutza eta eskumena Zizur Nagusiko udalbatzako kide bati eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3. artikuluak, 1 c) eta d) puntuari dagokionez, eskumenak eskuordetzearen arloan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 125. artikuluko a) letrak ezartzen duela alkatea edo Udalbatzako burua dela informazio batzorde guztietako berezko burua, eta eskumen hori Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal duela.

EBATZI DUT:

1. "Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzeko" eskumena, herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorrari dagokiona, Udal honetako zinegotzia den María Manuela Rodríguez Ibáñez andrearen esku uztea eta hari eskuordetzea, halaber, informazio batzorde iraunkor horretako burutza.

2. Eskuordetze horren berri Osoko Bilkurari ematea, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Zizur Nagusian, 2008ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Pedro J. Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0801607