21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NABASKOZE

Konpentsazio banaketa hautetsien artean

Nabaskozeko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legean ezarri zen Toki Ogasunen Partaidetza Funtsaren zenbatekoa 2005etik 2008ra bitarteko ekitaldietako Nafarroako tributuetan, baita hura banatzeko formula ere. Kontuan hartuta 15. artikuluan xedatutakoa, aho batez erabaki da Udalbatzako kideentzako 2008ko bilkura-sariak ezartzea, honela banatuta:

-Guztiaren heren bat alkatearentzat.

-Heren bat EAEren taldearentzat.

-Heren bat Almiradío de Navascués talde independentearentzat.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Nabaskozen, 2007ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, Antonio Iriarte de Vicente.

Iragarkiaren kodea: L0801195