21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OLAZTI

Osoko bilkuretara eta informazio batzordeen bilkuretara joaten direnendako dieten araubide juridikoa

Olaztiko Udalak, 2008ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu:

1.-Zinegotziei osoko bilkuretara eta informazio batzordeen bilkuretara joategatik emanen zaizkien dietak onetsi dira eta gastu gisa ordainduko dira, eta ez zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aplikatuko, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, atzeraeraginez izan ere.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Olaztin, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0801564