21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Hautetsien ordainsariak

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen dutena, eta abendularen 3ko 17/2004 Foru Legeak xedatzen duena, Udal honen Batzorde Kudeatzaileko kideek, agertu diren guztiak bat etorrita, honako hau erabaki dute:

1. Zinegotziei honako bilkura-sariak esleitzea:

-Osoko bilkurara egiazki joaten diren bakoitzean, 200na euro zinegotziendako, urte bakoitzeko abenduan ordainduta. Zinegotzi guztiak harturik, urteko gehieneko kopurua 17/2004 Foru Legean ezarria izanen da, gehi urteko eguneratzea, Toki Administrazioko Departamentuaren ordainketa aginduaren ebazpenean ezartzen dena. (14.468, nonbait hor).

2. Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan orokorrean ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3. Erabaki honek atzerako eragina izanen du 2008ko urtarrilaren 1etik hasita, eta urtero berrikusiko dira urtarrilaren 1ean. Berrikusten ez bada indarrean egonen da beti hurrengo urteetarako.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

5. Nafarroako Gobernuari behar den dirulaguntza eskatzea, 17/2004 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz.

Iturmendin, 2008ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0801530