21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2008ko urtarrilaren 24an. Hona haren testu osoa:

"52/2008 Ebazpena, Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 24an emana, zeinaren bidez Estefanía Clavero Belzunegui bigarren alkate ordea alkatearen ordezko izendatzen baita urtarrilaren 25etik 30era bitarte, biak barne.

Kontuan harturik arrazoi pertsonalak direla-eta alkate hau udalerritik kanpora izanen dela 2008ko urtarrilaren 25etik 30era.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan izanik Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ekainaren 20an emandako 341/2007 Ebazpenean xedatua, Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta alkateordeen izendapena egiten duena.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Alkatetza honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz, hura ere aplikatzekoa baita lege beraren 47.2 artikulutik hartara bidalita,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Bigarren alkateorde Estefanía Clavero Belzunegui alkatearen ordezko izendatzea 2008ko urtarrilaren 25etik 30era, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.-Arestian azaldutako ordezkapenak adierazi diren egunetan baizik ez duela indarra izanen xedatzea eta, betiere, heldu den 2008ko urtarrilaren 31n berriz ere lanean hasten naizenean bukatuko dela.

Hirugarrena.-Interesdunari jakinaraztea ezen, Errege Dekretu horren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honen ordezkapenak dirauen bitartean ezin izanen duela baliogabetu Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 48. artikuluan oinarrituz emandako eskuordetzak.

Laugarrena.-Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Eguesibarko Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Borzgarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko) 46. artikuluan, bigarren paragrafoan, xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Eguesen (Eguesibar), 2008ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0801240