21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAZTAN

Gobernu Batzarreko kide bat kargutik kentzea

2007ko irailaren 4an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen:

2007ko irailaren 4ko ebazpena, Baztango Udaleko alkate udalburuak emana, Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kide bat kargutik kentzen duena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20-b eta 23-1 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari eta bat heldu direnei jarraituz,

2007ko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez izendaturik, interesdunak berak Gobernu Batzarreko kide izateari uko egiten diola adierazi du.

Legez ditudan ahalmenak erabiliz, datan adierazitako egunean honako hau xedatu dut:

1. Ondoko zinegotzia Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kide izatetik kentzea:

LEOPOLDO JAEN SOBRINO

2. Ebazpen honen berri ematea Baztango Udalaren Osoko Bilkurari egiten duen lehen bileran, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau zuzenean jakinaraztea Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kide izateari utzi dionari, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kideen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2007ko irailaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801017