21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAZTAN

Alkateordeen izendapena

2007ko ekainaren 28an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen:

"2007ko ekainaren 28ko ebazpena, Baztango Udaleko alkate udalburuak emana, Baztango Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Toki Araubideko Oinarriei buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legearen 20-a, 21-2 eta 23-3 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta bat heldu direnetan agindutakoari jarraituz.

Legez ditudan ahalmenak erabiliz, datan adierazitako egunean honako hau xedatu dut:

1. Lehentasun ordenari jarraituz, ondotik aipatzen diren zinegotziak Baztango Udaleko alkateorde izendatzea, arlo honetako araudi juridikoan legez ezarritako eginkizun eta eskumenekin:

1. alkateordea: Santiago Aldaco Aleman.

2. alkateordea: Martín Garde Saharrea.

3. alkateordea: Remigio Lizasoain Adansa.

4. alkateordea: Leopoldo Jaen Sobrino.

2. Ebazpen honen berri ematea Baztango Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bileran, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau zuzenean jakinaraztea Baztango Udaleko alkateorde izendatu direnei, jakinaren gainean izan daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Baztango Udaleko alkateordeen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2007ko ekainaren 28an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801016