21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAZTAN

Gobernu Batzarreko kideen izendapena

2007ko ekainaren 28an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

"Ekainaren 28ko ebazpena, Baztango Udaleko alkate udalburuak emana, Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20-b eta 23-1 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari eta bat heldu direnei jarraituz, Legez ditudan ahalmenak erabiliz, datan adierazitako egunean honako hau xedatu dut:

1. Hurrengo zinegotziak Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

SANTIAGO ALDACO ALEMAN

MARTIN GARDE SAHARREA

REMIGIO LIZASOAIN ADANSA

LEOPOLDO JAEN SOBRINO

2. Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak ebazteko ahalmena izanen du eta, horretarako, indarra duen legeriaren arabera, Udaleko alkateari dagozkion eskurantzak, delegatu daitezkeenak, haren esku utzi dira; alabaina, bidezkotzat jotzen duenean, zuzenean erabiltzeko ahalmena gordetzen du.

Landu behar den gaiaren garrantziak hala eskatzen duenean, Gobernu Batzarraren bileretan hartzen ahal du parte Informazio Batzorde Iraunkorreko zinegotzi eskuordeak, hainbat eratako arazoen gaineko aurrekari eta proposamenen gaineko informazioa emateko.

3. Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak bilkura arrunta eginen du astean behin, aslehenez, goizeko bederatzietan, non ez den jaieguna; horrelakoetan, egun balioduna den hurrengo astelehenerako utziko da, 12etan egiteko.

4. Ebazpen honen berri ematea Baztango Udalak egiten duen lehen Osoko Bilkurari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau zuzenean jakinaraztea Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kideei, jakinaren gainean izan daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Baztango Udaleko Gobernu Batzarreko kideen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2007ko ekainaren 28an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801015