21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAZTAN

Alkateordearen izendapena

2007ko irailaren 4an, Baztango Udaleko alkate udalburuak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

2007ko irailaren 4ko ebazpena, Baztango Udaleko alkate udalburuak emana, Baztango Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Toki Araubideko Oinarriei buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legearen 20-a, 21-1 eta 23-3 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta bat heldu direnetan agindutakoari jarraituz.

2007ko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez izendatu alkateorde batek karguari uko egin dioenez,

Legez ditudan ahalmenak erabiliz, datan adierazitako egunean honako hau xedatu dut:

1. Lehentasun ordenari jarraituz, ondotik aipatzen den zinegotzia Baztango Udaleko alkateorde izendatzea, arlo honetako araudi juridikoan legez ezarritako eginkizun eta eskumenekin, 4. alkateordea: Jon Dufurrena Iñarrea.

2. Ebazpen honen berri ematea Baztango Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bileran.

3. Ebazpen hau zuzenean jakinaraztea Baztango Udaleko alkateorde izendatu denari, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Baztango Udaleko alkateordearen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2007ko irailaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801014