21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARGOTA

Udalkideen bilkura-sariak

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 200ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen osoko bilkuretara joateagatik Udaleko Batzorde Kudeatzaileko kideek jaso beharreko ordainsarien eta kalte-ordainen zenbatekoa onestea, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izateko.

-Osoko bilkuretara joatea: 125,00 euro/bilkurako.

-Kalte-ordainak: 15 euro lan egindako ordu bakoitzeko, eta gehienez ere 60 euro pertsona eta egun bakoitzeko.

-Kilometrajea: Foru Administrazioaren zerbitzuko langileendako ezarrita dagoena.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betetzeko, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2008ko urtarrilaren 11n.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0800653