21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AZUELO

Hautetsien konpentsazioak

Azueloko bizilagunen batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2007ko urriaren 5ean egin bilkuran:

Erabaki da alkatearendako ordaina ezartzea karguaren betebeharrengatik, alegia, Udalera, bilkuretara eta bileretara agertzeagatik: 300 euro, 2007ko ekainaren 16tik hasita. Diru kopuru hori gastuen ordain gisa ordainduko da eta PFEZtik salbuetsirik geldituko da, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Azuelon, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L0801325