21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

2008rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea tarifen eranskinetako aldaketa, baita karga-tasen eranskinetakoa ere, ordenantza fiskal hauetan:

-3. ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasa arautzen duena.

-4. ordenantza fiskala, Estolderia zerbitzuaren tasa eta hondakin uren arazketarena arautzen dituena.

-10. ordenantza fiskala, Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

-14. ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hilobien kontzesio tasak arautzen dituena.

-17. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

-18. ordenantza fiskala, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, "1,20" indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

3. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,146.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,667.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau ezartzeko: %2,27.

5. Urte-tarteei aplikatzen zaizkien ehunekoak aldatzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, honako hauek izanen baitira:

-0 -5 urte: %2,8.

-5-10 urte: %2,7.

-10-15 urte: %2,6.

-15-20 urte: %2,6.

6. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %11,40 urte-tarte guztietan.

7. Herrilurretako belarrak probesteko saria aldatzea, honako hau izanen baita:

-Behi azienda larria: 2,30 euro/burua.

-Behi azienda xehea: 1,15 euro/burua.

-Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,60 euro/burua.

-Behor azienda: 2,30 euro/burua.

8. Udal dumperra erabiltzeko zerbitzuaren prezio publikoa aldatzea; honela geratuko da:

-Urzainkin erroldatuak: 13,50 euro/ordua.

-Urzainkin erroldatu gabeak: 17,00 euro/ordua.

9. Erabaki honen 1. puntuan aipatzen diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

10. Ohartaraztea ezen erabaki honen gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bertzenaz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urzainkin, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: L0801116