21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URRITZOLA-GALAIN

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Urritzola-Galaingo Kontzejuko Batzarrak, 2008ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskal hauek:

a) Ordenantza fiskal orokorrak.

b) Zerga berezien eta tasen ordenantza fiskal orokorrak.

c) Kontzejuko hondakindegian obra hondakinak botatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Aipatu erabakia ikusita, ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Urritzola-Galainen, 2008ko urtarrilaren 17an.-Alkate udalburua, Pedro Ezcurra Osacar.

Iragarkiaren kodea: L0801019