21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Aldaketa puntualaren proiektua BBBPBko hirigintzako araudian, Caldereros karrikako 57ari dagokionez

Hiriko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako alde zaharreko babespenerako eta barne berrikuntzarako plan partzialeko (BBBPB) aldaketa puntualaren proiektua. Hura, Miguel Manero Gilek sustatu du, Antonio Francisco Hernández Escuderoren izenean, 5. poligonoan, 112. etxe-sailean, 82. lurzatian, Caldereros karrikako 57an. Orobat erabaki du espedientea jendaurrean hilabetez edukitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz eta Udalaren Erregistro Orokorraren bitartez aurkeztu ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko urtarrilaren 17an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0801052