21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLARAN

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2008ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hauek hartu zituen:

Aldaketak Hirigintzaren Planteamenduan. Behin betiko onespena.

Satrústegui eta Ollacarizqueta jaunen eta García andrearen abstentzioarekin eta Ecay, Chivite eta Nuin jaunen eta Huarte andrearen aldeko botoarekin,

Honako hau erabaki da:

1. Aldaketa behin betikoz onestea Udal Planean, Egillorko 1. poligonoko 365 eta 366. lurzatiei dagokienez (1. sektoreko P1 eta P2 lurzatiak), 2006ko urtarrilaren 16ko txosten teknikoan adierazirik gelditu den zentzuan.

2. Argitaratzeko tramitea betetzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betikoz onetsi ondoko hamabortz egunean.

Ollon, 2007ko urtarrilaren 12an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0800972