21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

74/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 5ean emandako 1762/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 26an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoko ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea:

O-NOZko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez

Baztertuak:

GONZALEZ ALBERO, EMILIO (1)

OROZCO GORRICHO, JESUS (1)

Lekualdatze nazionaleko txanda

Deialdiaren oinarri orokorrak aplikatuta, lanposturen bat eskaini behar bada lekualdatze-lehiaketa honetarako:

Onartuak:

SAN MILLAN VERGE, DAVID

Baztertuak: inor ez.

Oharra:

E letrak euskaraz badakiela frogatzen du.

P letrak euskara proba egin nahi duela adierazten du.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Estamentu eta espezialitate bereko izendapenik ez izatea.

2. Izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Soledad Aranguren Balerdi, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Luis Otermin Fagoaga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ubarmin Klinikako zuzendaria.

Mahaikidea: Sagrario Laborda Santesteban, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Iñaki Moreno Suescun, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Javier Aldaz Berruezo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

5. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0801577