21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLARAN

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2008ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hauek hartu zituen:

Aldaketak Hirigintzaren Planteamenduan. Behin betiko onespena.

Satrústegui eta Ollacarizqueta jaunen eta García andrearen abstentzioarekin eta Ecay, Chivite eta Nuin jaunen eta Huarte andrearen aldeko botoarekin, erabaki da:

1. Aldaketa behin betikoz onestea Udal Planean, 7.1.4, 7.2.6, 7.8.1, 8.1.4, 8.3.7 eta 9.1.3 artikuluei dagokienez, eta 8.2 kapituluaren sorrera, Hirigintzaren gaineko Aholkularitzarako Zerbitzuaren 2006ko urtarrilaren 16ko txosten teknikoan adierazirik gelditu den zentzuan, Iruñerriko Mankomunitatearen txosten teknikoan bildutako oharrak kontuan harturik igerileku partikularrak baimentzea eta lurzatiak ixteko debekua direla-eta.

2. Argitaratzeko tramitea betetzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Planeamendurako agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta bertze bat Iruñerriko Mankomunitateari, behin betikoz onetsi ondoko hamabortz egunean.

Ollon, 2007ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0800971