21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Ordenantza, San Frantzisko eskolak gazteendako aisiarako eta denbora pasarako programatan erabiltzea arautzen duena. Hasierako onespena

Udal honek, 2008ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen San Frantzisko eskolak gazteendako aisiarako eta denbora pasarako programatan erabiltzea arautzen duena.

Honako honen bidez aditzera ematen da hori onetsi dela eta espedientea jendaurrean egoteko epea ireki dela, bizilagunek edo bidezko interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraituz, epe hori iraganik, ez bazaio alegazio edo erreklamaziorik egin espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.

Erriberrin, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0801579