21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Aldaketa Hirigintzako Udal Planean. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2008ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi du Udal Planeko aldaketa, hau da, UE-3an 4 lurzatiren kalifikazioa aldatzea, Construcciones Arregui, S.A. enpresak sustaturik.

Horrenbestez, Olaztiko Udal Planeko UE-3 unitateko

Araudi Partikularra honako hau izanen da:

.Determinazioak:

-Sailkapena: hiri lurzorua.

-Kalifikazioa:

1-2-3-4 eraikuntza: familia bakarreko etxebizitza libreak.

5-6-7 eraikuntza: familia bakarreko etxebizitzak, PTE (prezio tasatuko etxebizitzak) eta dagozkien eranskinak.

Lurzatiko gainerakoa: patio pribatua eta lurpeko garajea.

-Aprobetxamendua, gehienez ere: 1 m²/m² gordin, dagozkion erabilera koefizienteekin, Udal Planean aurreikusitakoaren arabera.

-PTE = 0,9.

-Librea = 1.

-Solairu kopurua, gehienez: BS + 2 + estalkipea.

-Gehieneko garaiera: 9,70 m

-Jarduketa sistema: lankidetza.

-Lerrokadurak: planoetan adierazitakoak, lurzatirako, sestra gaineko eraikuntzarako eta garajeen atzealdeko lerrokadurarako lursailaren kontra.

.Azalerak:

Ukitutako eremua (UE 3): 2.167,67 m².

Katastroko jatorrizko lurzatia: 1.858,40 m².

UE 3an sartutako eremu publikoak: 309,27 m².

Gainerako zehaztapen, arau eta ordenantzak, indarra duen araudiari jarraikiz, Olaztiko Udal Plana.

Olaztin, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0801566