21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONTEAGUDO

Ordenantza fiskalak eta karga tasak 2008rako. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2007ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletan, 2008an aplikatuko diren tarifei dagokienez, baita urte horretarako kontribuzioen igorpenak ere.

Iragarkia 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urriaren 17an, eta ezarritako hilabeteko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantza, tarifa eta igorpenetan 2008an urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren aldaketak, eta horiek argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzaten.

1. Landalurren gaineko igorpena: 0,80.

-Hirilurren gaineko igorpena, 2007ko kuotak %4 goititurik, ponentzia berrian horretarako ateratzen den igorpenarekin.

-JEZ, Udalaren errekargua: %40.

-Zakurrak edukitzeko zerga, 4,68 euro.

-Ibilgailuen pasabiderako lizentzia, 18,52 euro.

-Lurren okupazioa, 0,25 euro.

-Landazaintza, 3,16 euro/erregua, hau da 0,1975 euro/almutea.

-Zakurtegiek lurra okupatzea 20,36 euro/urtea bakoitzagatik.

-Kalez kaleko saltzaileak, 11,57 euro/saltokia/eguna.

-Materialak eremu publikoan uztea, 1,12 euro/eguna.

-Ostatuetako terrazak, 1.119,37 euro/urtea.

-Fotokopiak, 0,15 euro bakoitzagatik 50 bitarte, eta 0,10 euro bakoitzagatik 50etik goiti.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

-Ehorzketak, 690,00 euro nitxoan, 209,00 euro hilobi arruntean eta 850,00 euro hilobi bikoitzean.

-Legarraren erabilpena, 0,90 euro/m³; hare palakada, %0,28/palakada; teila zaharra, 0,37 euro/teila.

-Faxaren erabilpena, 0,38 euro Nafarroara; 0,75 euro Espainaren gainerakora; eta 1,51 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko.

-Hormigoi makinaren erabilera, 4,48 euro/eguna.

-Ehiza barrutia, 105,00 euro denboraldiko kuota finkoa eta 79 euro kide berriendako.

-Hirilurretako gainbalioak, 3,00/3,00/2,90/2,90; tasa, %12.

-Lurzatien zedulak, 2,10 euro bakoitzagatik.

-La Moyuela industrialdeko lurzorua, 28,71 euro/m².

-Kirol instalazioak: abonamenduak (sailkapena: hamabostaldian, hilabetean eta denboraldian), 15 urtetik beheitiko banakakoendako: 12,02 euro hamabostaldian, 20,76 euro hilabetean eta 39,34 euro denboraldian; 15 urtetik goitikoendako, 20,76 euro hamabostaldian, 38,08 euro hilabetean eta 65,56 euro denboraldian; seme-alabarik gabeko senar-emazteendako, 28,41 euro hamabostaldian, 53,54 euro hilabetean eta 88,51 euro denboraldian; seme-alaba 1 duten senar-emazteendako, 34,97 euro hamabostaldian, 65,56 euro hilabetean eta 96,16 euro denboraldian; 2 seme-alaba dituzten senar-emazteendako, 37,15 euro hamabostaldian, 68,85 euro hilabetean eta 111,46 euro denboraldian; 3 seme-alaba edo gehiago dituzten senar-emazteendako, 41,52 euro hamabostaldian, 78,67 euro hilabetean eta 120,20 euro denboraldian. Eguneko sarrerak, 15 urtetik beheitikoendako, 2,58 euro lanegunetan eta 2,99 euro larunbat, jaiegun eta bezperetan; 15 urtetik goitikoendako, 3,71 euro lanegunetan eta 4,53 euro larunbat, jaiegun eta bezperetan.

2. Aldaketa egin da Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza, testu hau erantsi baitzaio: "Izatezko bikotekideek osaturiko familiak senar-emazteekin parekatu dira, egoera hori edozein erregistro publikoan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiriarekin egiaztatu beharko delarik. Seme-alaben ardura duten edo ez duten guraso bakarreko familiak ere senar-emazteekin parekatu dira, kide kopuruen arabera, egoera hau agiri bidez egiaztatu beharko delarik.

3. Inbertsiorako eta enplegurako laguntzen udal ordenantza baliorik gabe galdetu da; hura 127/2001 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 19an.

Monteagudon, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0801162