21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEDEA

Ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ledeako Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ledeako Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ledean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0801322