21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GIRGILLAO

Ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Girgillaoko Udalak, 2006ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Girgillaoko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

TESTU ALDATUA

15. artikulua. 1.3. Orokorrean, desagertutako Argiñarizko Kontzejuko herrilurretako onuradun izan daiteke Argiñaritzen bertan erroldatua dagoena herritar gisa, betiere gutxienez bi urteko antzinatasuna baldin badu eta aipatu Kontzejuan egiazki eta jarraian urtean bederatzi hilabetez, bederen, bizi bada.

24. artikulua. Garbiketa lanak urtean behin eginen dira, bederen, eta betiere esleipen hartzailearen kargura.

28. artikulua. a) Argiñarizko bazkalekua: Argiñaritzen erroldatua egotea herritar gisa, betiere gutxienez bi urteko antzinatasuna baldin badu eta bertan egiazki eta jarraian urtean bederatzi hilabetez, bederen, bizitzea. 28 f) ...eskabidearekin batera, solidario izaera atxikiz...

31. artikulua. ...eskatzaile batzuek beste eskatzaile batzuekiko egoera ekonomiko eta/edo sozial makurragoa dutela baloratu eta benetan badela ikusten bada, makurrago dagoenaren alde eginen da.

Etxarren Girgillaon, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Alfonso Pérez de Ciriza Ortega.

Iragarkiaren kodea: L0801076