21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARINOAIN

2008ko ekitaldi ekonomikorako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Garinoaingo Udalak, 2007ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

2008an aplikatuko diren zerga-tasak onetsi ziren. Hona hitzez hitz:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,8.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,3.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

-Jarduera sailkatuak: 1,5 metro koadroa.

-Lurzatiak: euro bat, metro koadroa.

-Obra lizentziaren tasa: lur erauzketak: 2 euro m³.

-Ehorzteko tasa: 200 euro.

-Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %15.

Garinoaingo udalerriko biztanleei honako hau aplikatuko zaie azken eskualdatzea egin zenetik:

-5 urte bitarte: %3.

-10 urte bitarte: %2,8.

-15 urte bitarte: %2,7.

-20 urte bitarte: %2,7.

Herrilurretako lurzatiak: nekazariek jaso beharreko indizeak, Nekazaritza Departamentuan urtero finkatzen direnak.

Garinoainen, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Xabier Barrena Mendioroz.

Iragarkiaren kodea: L0800995