21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

60/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Endokrinologia eta Nutrizioko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 1687/2007 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Endokrinologia eta Nutrizioko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko urriaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 136. zenbakian.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Endokrinologia eta Nutrizioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-O-NOZko lekualdatze txanda.

Onartuak:

IRIARTE BEROIZ, ANA

MARRERO NEGRIN, NATALIA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Ignacio Yurss Arruga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Ordezko mahaiburua: Begoña Goldaracena Tanco andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Luis Forga Llenas jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Rosa M. Rodríguez Erdozain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Juan José Del Cura Temiño jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0801369