21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Plan partziala. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Cordovillako S-3 sektoreko plan partziala, Promociones Turísticas Santa Agueda, S.L.k sustaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Getze-Galarren, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0801238