21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GAINTZA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Gaintzako Kontzejuak (Araitz), 2007ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza hauek:

-Gaintzako Kontzejuaren (Araitz) mugapeko auzobideen eta mendi pisten erabilera arautzen duen ordenantza.

-Gaintzako Kontzejuaren (Araitz) herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da.

Gaintzan (Araitz), 2007ko azaroaren 25ean.-Kontzejuko burua, Juan José Otamendi Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L0801519