21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Faltzesko herrilarreak aprobetxatzeko ordenantza aldatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, argitara ematen da Faltzesko herrilarreak aprobetxatzeko ordenantzako aldaketaren testu osoa, 2008ko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran onetsi baitzen behin betikoz.

"7. artikulua. Larreen balorazioa. Honako hau erantsi da:

Bazkatokia: Macaya, 169. lurzatiaren parte bat, 13. lurzatia. Azalera: 10,00 hektarea. Balorazioa, 2007ko urriaren 1etik 2008ko irailaren 30era: 194,00.

Behi suharrak sartzeko bada, esleipen hartzaileak berak egin beharko du itxitura, beharrezkoak diren segurtasun neurriak erabilita.

Faltzesen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0801185