21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EZKABARTE

2008. urterako prezio publikoak, tasak eta tarifak

Ezkabarteko Udalak 2008ko prezio publikoak, tasak, zerga-tasak eta kontribuzio-tasak onetsi zituen, legezko quoruma zuela, 2008ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran. Hona hemen:

-Ura:

.Hornidura sareko hargunea: 507,530000 euro.

.Hornidura: 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,144000 euro.

.60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,420000 euro.

-Saneamendua:

.Saneamendu sareko hargunea: 338,360000 euro.

-Saneamendu kanona: 0,310000 euro.

-Kontribuzioak:

.Hirilurra: %0,1250 katastroko balioaren gainean

.Landalurra: %0,45 katastroko balioaren gainean

-Zergak:

.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,80 zerga-oinarriaren gainean

.Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ), 1,10 zerga-oinarriaren gainean

.Lurren balio igoeraren gaineko zerga: Urte batetik hogei urtera bitarte izandako igoerak, %2,50 urteko. Kontribuzio-tasa, %15 ondoriozko oinarriaren gainean.

.Jarduera lizentziak eta irekitze lizentziak emateko gutxieneko tasa ere ezarri da: 220,00 euro.

-Tasak:

.Pasabideak:

A) Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea:

1. Gau eta eguneko pasabideak:

.5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 30,00 euro.

.6-10 plazako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 50,00 euro.

.10 plazatik gorako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 70,00 euro.

2. Ordutegi mugatuko pasabideak:

.1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

3. Ibilgailuendako sarbideak:

.1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

B) Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

1. Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 30,00 euro urtean.

2. Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 10,00 euro egunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0801471