21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Esteribarko Arau Subsidiarioetan Eugiri dagokionez aldaketa egiteko testu arau emailea. Behin betiko onespena

Udalak 2007ko abenduaren 21ean erabakita, behin betikoz onetsi zen Esteribarko Arau Subsidiarioetan Eugiri dagokionez aldaketa xehakatua egiteko Eugiko Kontzejuak bertako 36. poligonoko 18. lurzatiaz den bezainbatean sustatu duen espedientea.

Beraz, Toki Araubideen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da testu arau emailea.

HORREN ONDORIOZKO HIRIGINTZA ARAUDIA

Hirigintzako inbentarioaren 15. eraikinak bereizgarri hauek izanen ditu:

.Eraikinaren solairuak: B + 1 + G.

.Erabilera: B (bizitegia).

.Etxebizitza kopurua: Arau Subsidiarioetako jarduketa baimenduen atala aplikatu ondokoak.

.Behar diren obrak:

-I. Egitura egokitzekoak.

-II. Fatxadak zaharberritzekoak.

.Jarduketa baimenduak:

-B. Garaiera zenbateraino handitzeko baimena.

-C. Bizitegietarako erabiltzeko egokitzapena, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuaren ildotik (2006ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 30ekoa).

Gainerako determinazioetarako, indarra duten Arau Subsidiarioetako hirigintzako araudi orokorrari jarraituko zaio.

ALDAKETAREN JUSTIFIKAZIOA

-Legezko justifikazioa:

Arau Subsidiarioetan ez da mugatuko etxebizitzen gehieneko kopurua, baina Etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen Foru Dekretua eta araudi horien ordenantzetan ezarria bete beharko da.

35/02 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluei jarraikiz tramitatzen da espediente hau.

-Justifikazio tekniko-urbanistikoa:

Arau Subsidiarioetako hirigintzako inbentarioaren atalean, baimena ematen da "eskola zaharra" deritzon eraikina bizitegitako egokitzeko.

Bertze alde batetik, Eugiko Kontzejuak eraikina egin liketen jarduketa baterako egokiturik utzi nahi du, hirigintzaren ikuspegitik begiratuta, erran nahi baita, bertan etxebizitza berriak egin ahal izateko.

Esteribarren, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0801159