21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIRITZA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2007ko abenduaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ziritzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren proiektua, espedientean baitago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 262, 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Udal honek, aho batez, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik,

Erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ziritzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

2. Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, herritarrek eta bidezko interesa duten gainerakoek alegazioak aurkez ditzaten, bidezko juzgatzen badute, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina".

Ziritzan, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L0800948