21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Cabanillasen eraikitzeko ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2008ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasen eraikitzeko ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2007ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0800993