21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDAURRETA

2008ko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2007ko abenduaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, erabaki da:

1. Hirilurraren gaineko ondasunen karga-tasa %0,39 izanen da.

2. Landalurraren gaineko ondasunen karga-tasa %0,67 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean aplikatuko den karga-tasa %1,10 izanen da.

4. Lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean aplikatuko den karga-tasa %2,50 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarren karga-tasa %8 izanen da".

Bidaurretan, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0801130