21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOZAR

Ordenantza fiskalak eta Udalaren zergetako prezio publikoak, karga-tasak, indizeak eta portzentajeak arautzen dituzten ordenantzak, 2008ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, baita Udalaren zergetako prezio publikoak, karga-tasak, indizeak eta portzentajeak arautzen dituzten ordenantzetakoak ere, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezaten. Dagokien espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Berriozarren, 2007ko abenduaren 7an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0802189