21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2008ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua. Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduari tarifen eranskina erantsita, aldatu egin da Udal igerilekuak eta instalazio osagarriak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen Ordenantza (17 zenbakikoa), indarrean jarraituko baitu erregelamendu honi kontra egiten ez dion guztiari dagokionez. Era berean, gaurkotu egin da aipatu ordenantza horretako tarifen eranskina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Berriobeitin, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0802018