21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERA

Udal Planeko SK 2 sektorea. Aldaketa puntuala

Udalak, 2007ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Berako Udal Planeko SK 2 sektorearen aldaketa puntualaren espedientea, Lorenzo Jaurena Lazkana, F.J. Onespen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta orain onetsitako aldaketaren testu osoa ematen da argitara, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Beran, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

I. ERANSKINA

SK 2 sektorearen araudia. Urbanizazioaren determinazioak

Bideen behin betiko atalak honako hauek izanen dira:

Biribilgunerako bidea:

-Espaloia: 1,5 m.

-Galtzada: 7 m.

-Espaloia: 1,5 m.

-Alde batean ilaran aparkatzea baimenduta.

Zaku-hondoko bidea:

-Espaloia: 1,5.

-Galtzada: 5 m.

-Aparkalekua ilaran: alde batean 2 metro.

Ziklista: 3 m.

Iragarkiaren kodea: L0801396