21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZUELO

2008ko karga-tasak

Azueloko Udalak, 2007ko abenduaren 21eko bizilagunen batzarrean, 2008ko ekitaldirako tasa hauek ezartzea onetsi zuen, 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

1.-%0,35eko karga-tasa ezartzea hirilurreko ondasunentzat.

2.-%0,60ko karga-tasa ezartzea landalurreko ondasunentzat.

3.-%2ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako.

4.-%1,4ko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

5.-%2,7ko koefizientea eta %8ko zerga-tasa aplikatzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Azuelon, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L0801327