21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARITZ

Ikur berria Kontzejuaren zigiluan

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez, iragartzen da eta jendaurrean jartzen ezen, herritarren batzarrak 2007ko abenduaren 15ean hartu erabakiaren bidez, Kontzejuaren zigiluan ikur berri bat eranstea onetsi dela hasiera batez. Jendaurreko epea 30 egunekoa izanen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aritzen, 2008ko urtarrilaren 14an.-Kontzejuko burua, Alfredo Zubiza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0800976