21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Prezio publikoak aldatzeko espedientea, Altsasuko Aita Barandiaran Zahar Etxearen Udal Patronatuko tarifak 2008rako eguneratzeko. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak aldatzeko espedientea, Aita Barandiaran Zahar Etxearen Udal Patronatuko tarifak 2008rako eguneratzeko.

Onespenaren erabakia 2007ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2007 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2008ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

ERANSKINA

Kontzeptua: hitzartutako plazak. Hilabeteko kuota 2008an: G. Segurantzaren ebazpena.

Kontzeptua: baliatzen direnen plazak. Hilabeteko kuota 2008an: 777,26.

Iragarkiaren kodea: L0801405