21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Salatua: Conrad Carreras Barnes.

Helbidea: GR Garcilaso 231, SA 1 - 08027 Bartzelona.

Espedientea: 2007053.

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako ebazpen proposamena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, Ebazpen Proposamen hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi den herriko Udalaren iragarki oholean.

Frogatutzat ematen diren egintzak: 2007ko apirilaren 5eko 16:17an, 8497-FCK ibilgailuari Elizondoko Ziga plazan salaketa paratu zioten honako arrazoi honengatik: debekatutako tokian aparkatzea, 13/1992 Errege Dekretuaren 91.1 artikuluaren arabera. Arau-haustea: "Debekatutako tokian aparkatzea".

Doakionari kargu plegua igorrita, honek alegazioak aurkeztu ditu legezko epe eta moduan, baina alegazio horiek ez dituzte inolaz ere egindakoak eta salatutakoak baliogabetzen; izan ere, "Bide hori plaza zein karrika izan daiteke. Autoa seinalea dagoen leku berean zegoen aparkatuta, eta hor ezin da ezta gelditu ere".

Beraz, aurkeztutako alegazioak ez dira baiesten.

Horrenbestez,

Hona zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legearen 7. artikuluari lotuz, eta 68.2 artikuluarekin bat eginez, alkateari, honetan eskumena duen organoa baita, 30,05 euroko zehapena proposatu zaio.

Hamabi eguneko epean, espedientearen arabera egokiak jotzen dituen dokumentuak eta beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izanen ditu.

Baztanen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Espedientearen instruktorea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801348