21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

23/2008 ebazpena

2008ko urtarrilaren 22an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 23/2008 ebazpena eman du, hona hemen haren testu osoa:

Hiri hondakinen zerbitzuen finantzaketa arautzen duen ordenantzak bere II. eranskinean koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu udalerri bakoitzaren ariora, 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikatzen ahal zaizkionak, ondasun hauei dagozkien zergapeko egintzak berdintzeko, Mankomunitatearen barnean dagoen parekotasun eza dela bide. Ekitaldi bakoitzari aplikatu beharreko koefizienteak urrian diren katastroko balioak kontuan harturik onesten dira. Horregatik, ordenantzak honako hau aurreikusten du: "2007ko ekitaldian balorazio txosten berri batek indarra hartzen badu, katastroko balioak aldatu diren neurri berean egokituko da udalerri honetako koefiziente zuzentzailea.

Azaroaren 2an 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu denez, behin betikoz onetsi da Zizurko hirilurraren balorazio txostena.

Indize zuzentzaile berriak zehazteko behar diren frogapenak egin dituzte zerbitzu teknikoek.

Horrenbertzez,

Ebatzi dut

1. 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikatzen ahal zaizkion indize zuzentzaile berriak onestea, udalerri honetan:

-Udalerria: Zizur.

-Aldatzen den indizea: 0,72.

-Indize berria: 0,65.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0801161