21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Dintel H.V. Inmuebles, S.L.k Iraizkozko (Ultzama) S.-1 sektorean sustatu duen xehetasun azterlana, bertako ezaugarri batzuk (tipologia, lurzatiketa, lerrokadurak eta bolumenak, estalkien eta fatxaden forma eta materialak) aldatzearen gainekoa. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.-1 artikuluek hala agintzen baitute.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0801053