21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Aldaketa Planeamendurako Arau Subsidiarioetan (determinazio xehakatuak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Ultzamako Planeamendurako Arau Subsidiarioetan (determinazio xehakatuak) aldaketa egiteko espediente, Hermanos Larrayoz, S.L.k Larraintzarren (Ultzama) sustatua 13. poligonoko 272. lurzatian (industriaren antolamendurako OI. 1 unitatea) lurzoru librearen okupazioa aldatzeko. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.-1 artikuluetan 79.-3, 74, 81.-1 artikuluei eta haiekin bat heldu direnei dagokienez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Udal Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0801049