21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen U.E.-1 exekuzio unitatea (350. lurzatia, 12. poligonoa) urbanizatzeko proiektua, Lindutx Baztan, S.L.k Iraizotzen (Ultzama) sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udal Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0801048