21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Hirigintza hitzarmena, Promociones Valdetina Juan y Xabier, S.L.ren eta Tafallako Udalaren artean. Onespena

Tafallako Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura berezian, 2007ko abenduaren 25eko bilkura arruntaren osagarria baitzen, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik Hirigintza hitzarmena, Tafallako Udalaren eta Promociones Valdetina Juan y Xabier, S.L.ren artekoa, hain zuzen ere adosteko BBBPBko aldaketa (E-4 sektorea, 191. etxe-saila, 34. poligonoa, 669 eta 670. lurzatiak).

Ikusirik Hirigintza Zerbitzuetako Alorreko zuzendariak 2007ko irailaren 17an emaniko txostena eta legelariak 2007ko urriaren 19an emanikoa, baita Hirigintzako Batzordearen irizpena ere, 2007ko azaroaren 14an eman baitzen, honako hau erabaki da:

"Jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean Tafallako Udalak eta Promociones Valdetina Juan y Xabier, S.L.k sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluari jarraikiz."

Onetsitako agiria udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Tafallan, 2008ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0801063