21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdi publikoa

Deialdi publikoa, egoera txarreko etxebizitzetan, etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei diru-laguntzak emateko, alokairuak ordain ditzaten (2008. urtea).

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2008ko urtarrilaren 29an emaniko RAL (11/BD) ebazpenaren bitartez, deialdi publikoa onetsi zuen, 2008. urtean egoera txarreko etxebizitzetan, etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei diru-laguntzak emateko, banakako ebaluazio-araubidean, alokairuak ordain ditzaten, ondoko baldintza orokorrekin bat onetsi ere:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa, banakako ebaluazio-araubidean.

Zenbatekoa, gehienez: 100.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan.

Eskabideak non, noiztik eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko auzo-unitateetan edo beste udal-programetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina 2008ko abenduaren 31ra bitarte.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0801621