21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko azaroaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 19-nov-07 (1/BD)

Ikusirik larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko dirulaguntzetarako 2007rako deialdi publikoaren oinarriak, eta ikusirik, orobat, garapenaren aldeko lankidetza programak proposatutako txosten teknikoa, ebatzi dut:

1.-12.000 euroko dirulaguntza ematea Medicus Mundi Navarra GKEari, laguntza humanitarioko proiektu honetarako: "2007ko lurrikararen ondoko laguntza humanitarioa Peruko Coayllo barrutirako"; larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko 2007. urteko dirulaguntzetarako deialdi publikoaren A motaren barrenean.

2.-Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 12.000 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Medicus Mundi Navarra GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak burutzeko."

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0801188