21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2007ko azaroaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 12-nov-07 (3/BD)

Ikusirik larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko dirulaguntzetarako 2007rako deialdi publikoaren oinarriak, eta ikusirik, orobat, garapenaren aldeko lankidetza programak proposatutako txosten teknikoa, ebatzi dut:

1.-7.000 euroko dirulaguntza ematea Asociación de Moldavos y Moldavas de Navarra izeneko elkarteari, laguntza humanitarioko proiektu honetarako: "Moldaviako Chisinauko umezurztegian oinarrizko materialak eskuratzeko laguntza humanitarioa".

2.-Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 7.000,00 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Asociación de Moldavos y Moldavas de Navarra izeneko elkartearen alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak burutzeko.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0801184