21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

A.P.A. 2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Erriberriko alkateak, urtarrilaren 17ko 38/2008 ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi dira Erriberriko Udalaren Plan Orokorreko A.P.A. 2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Ebazpen berean izendatu da Udalaren ordezkaria delako batzordean; orobat hiru hilabeteko epea eman da hura behar den eskritura publikoa eginez formalki eratzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan xedatua bete beharrez.

Erriberrin, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0801129